|
|
Marmota monax
Hibernatzeko era desberdinak ikusi ditugu hemen, marmotena, urtxintxa marradunarena, hartzena, eta hibernazio-joakera desberdina duten genero bereko bi belardi-marmotena ere. Aldagarritasun fisiologiko handia dago, beraz, ugaztun hibernatzaileen artean. Bada, hibernazioari dagokion beste aldagarritasun mota bat ikusiko dugu oraingo honetan.
Marmota monax ugaztun karraskariak banapen geografiko zabala du, Alaskatik Estatu Batuetako hegoalderaino aurki baitaitezke espezie horren [...]
Cynomys leucurus
Beste zenbait artikulutan ikusi dugun bezala, hibernatzen duten ugaztun txikien neguko lozorroa eta hartzena oso desberdinak dira. Ugaztun txikiak hipotermia sakonean sartzen dira, metabolismo-tasa oso apala mantentzen dute eta noizean behin esnatu egiten dira denbora laburretan zehar. Hartzek, berriz, kasik ez dute beheratzen gorputz-tenperatura eta lozorroan zehar noizbehinka apur batez mugitzen badira ere, [...]
Hartz beltza
Hartzek ez dutela hibernatzen idatzi genuen hemen aspaldian. Hibernatzen duten ugaztunak tamaina txikikoak direla idatzi genuen eta 5 kg baino masa handiagoko ugaztunei ez diela merezi. Hibernatzen duten ugaztunen gorputz-tenperatura izugarri jaisten da hibernatzerakoan eta zenbait kasutan, ingurune-tenperaturarekin parekatzera heltzen da. Metabolismo-tasa, egoera horretan, asko beheratzen da, eta oinarri-metabolismoaren %5-ra iristsi daiteke. Hartzen [...]
Stenopterygius qudriscisus iktiosauroa
Dinosauroen termorregulaziorako balizko ahalmena aspalditik dugu eztabaidagai animalia-biologia eta paleontologiaren ezagutza-esparruetan. Bestalde, oraindik ez dago argi zein izan zen termorregulazioaren jatorria, zein egoera edo baldintzatzaileren menpe sortu zen, ez eta zein animalia-taldetan garatu zen ere. Garrantzi handiko kontua da hau dinosauroei dagokienez; izan ere, termorregulazioaren behar metabolikoak direla eta, oso energia-eskari altuak [...]
Animalia askok, arnas azaleretatik galtzen dute ur gehiena (horixe gertatzen zitzaion kanguru arratoiari, esaterako). Gameluek, baina, oso gutxi galtzen dute hortik, biriketan lurruntzen den uraren zati handi bat, arnas aparatuaren goi bideetan eta sudurrean berreskuratzen baitute. Botatzen duten airearen hezetasun erlatiboa %50ra izatera hel daiteke. Sudurraren ohiko jariakinak eta epitelio-zelula hilak lehortu egiten dira eta [...]
Harrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa disipatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen bezala, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: larrosa kolorekoa dirudite odolaren eraginagatik.
Harrigarria dela esan [...]
“Txerria, apatxa zatituta duelako hausnarkaria izan gabe; animalia hori lohia da zuentzat” (Liburu Santuak: Lebitarren liburua, 11).
“Esan: helarazi zaidan goiargian ez dut aurkitu inorendako ezer jateko debekurik, animalia baten gorpua edo odol isuria ez bada, edo txerrikia, lohikeria baita” (Korana: Artaldeak, 145)
Lebitarren liburuan eta Koranean ezarritako txerrikia jateko debekuaren zergatia azaltzeko, gehienetan eman diren arrazoiak [...]
Somalia, Kenya eta Etiopiako larre elkorren azpian sator bat bizi da; sator biluzia du izena eta bera da ezaguna den ugaztunik arraroena. Hartzen dugun ezaugarria ia edozein dela, ez da sator biluzia bezain ugaztun bitxirik.
Izenak berak dioenez, ilajerik gabeak dira sator biluziak. Itxura berezi samarra dute, hortaz, baina itxura baino gehiago, berezia da euren sistema [...]
Burua hotz mantentzeko Thomson gazelak duen ahalmena ez da, inondik ere, salbuespen bat, garuneko tenperatura gainontzeko gorputzekoa baino baxuago mantentzeko gaitasun bera baitute ugaztun eta hegazti askok. Thomson gazelaren kasuan bezala, rete mirabile direlako sistemak erabiltzen dituzte animalia gehienek horretarako. Eta urteetan uste izan zen hori zela burua hotzago mantentzeko homeotermoek erabil zezaketeen mekanismo bakarra.
Michal [...]
Ezaguna denez, jarduera fisiko garaiak energia-eskariak garaiagoak izatea eragiten du. Muskuluek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko, oxigeno gehiago garraiatu behar da muskulu-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas-aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori helarazten, lankidetza hestuan: arnas-hartzea azkartu egiten da oxigeno gehiago hel dadin difusioz arnas-organoa pefunditzen duen [...]
|
|