|
|
Azken sarreran ikusi genuen bezala, nektarra da kolibrien jaki nagusia. Baina nektarra, diluzio bat da, ur diluzio bat. Hortaz, 12 ordutan zurrupatu behar duten ur kantitatea, kolibrien masaren halako 5 baino gehiago da eta hori, bistan da, ur asko da, gehiegi behar bada.
Ur gehiegi edaten duten animaliek hiperhidratazioa edo urez pozoitzea paira dezakete. Gezurra badirudi [...]
Odol beroko animaliarik txikiena Cuban bizi da. Erle-kolibria da. Mellisuga helenae du zientzia-izena eta “pájaro mosca” edo “zunzuncito” esaten diote gaztelaniaz. Bere masa, 2 g-ra ez da iristen, eta 3 cm-koa da bere habiko diametroa. Erle-kolibria da hegaztirik txikiena baina oso txikiak dira beste kolibri guztiak ere (Trochiidae familiako espezieak). Hegalen mugimendua hain da azkarra, [...]
Behin baino gehiagotan aritu gara hemen ugaztun urpekarietaz. Ugaztunak izanik, egurats-oxigenoa arnastu behar dute eta beraz, itsas-azalera igo egin behar dute arnasteko. Baina ur sakonetan elikatzen dira horietako zenbait. Zeroiek, esaterako, 1.000 m-tik beherako uretaraino jaitsi behar izaten dute beren harrapakinen bila. Antzekoa da kalderoi hegalaburraren jokaera nahiz horren sakon ez den urperatzen.
Globicephala macrorhynchus izen [...]
“Iparralderantz espezie handiak bizi dira nagusiki eta espezie txikiak hegoalderantz”. Karl Bergmann biologo alemaniarrak idatzi zuen hori 1847an. Ondoko beste bi hauek ere idatzi zituen: “bi animalia-espezie bereiztuko lituzkeen ezaugarri bakarra tamaina izango balitz, bi espezie horien banaketa geografikoa baldintzatuko lukeen ezaugarria, tamaina izango litzateke” eta “Baldin eta genero jakin bateko espezieak bereizten dituen ezaugarri [...]
Txibia kolosal eta hondo abisaletako beste animalia erraldoiei buruz aritu ginen “Erraldoi abisalak” izenburuko sarreran. Animalia erraldoiekin jarraitu nahi dugu hemen, baina oraingo honetan, bi espezieri buruz bakarrik arituko gara, lehortarra bata eta itsastarra bestea. Elefante afrikarra da lehorreko espeziea eta zeroia edo katxalotea, itsasokoa. Elkarrengandik hurbil ez dauden arren, ezaugarri komunak dituzte bi espezie [...]
Izurritetan pentsatzen dugunean, intsektuak edo arratoiak izaten dira burura datozkigun animaliak. Baina horiek ez dira izurritea sor dezaketen animalia bakarrak. Bibalbioen artean bada bat egiazko izurria sortu duena, eta oso arriskutsua gainera.
2007ko abuztuan, ur gezetako bibalbio baten larbak aurkitu zituzten Gipuzkoako Lareoko urtegian; zebra-muskuiluaren larbez ari gara. Alarma piztu zuen aurkikuntzak, lehendabizi ikusi baitziren larba [...]
Historian izan den jirafarik famatuena Mediciren jirafa izan da, Lorenzo de Mediciri 1486an bidali ziotena. Hura ez zen izan, baina, Europara ekarri zuten lehena. Julius Caesarrek k.a. 46an jirafa bat eraman zuen Erromara Egipton izandako garaipenak ospatzeko. Eraman zuen bilduma osatzen zuten animalien artean jirafa izan zen arrakastatsuena. Erromatarrek, grekerazko jatorria (καμηλοπάρδαλη) duen izena (camelopardale) [...]
“El rojo” (Bernhard Kegel) zientzia-fikziozko eleberri bat da. Biologoa da idazlea eta Alemanian ezagun samarra, dirudienez. Eleberriaren literatura-kalitatea, apalegia izan barik ere, ez da beste munduko gauzarik. Ondo idatzita dago, hori bai, eta gainera, bistakoa da idazlea zientzialaria dela eta idazten duenaz badakiela. Eleberri horretatik harturiko pasartea (141. or.) da hurrengoa:
“Noizean behin, larruazal leun eta [...]
Ceratias holboelli-ri arrain arrantzalea[1] esaten diote ingelesez, kanabera bezalako luzakin berezia ateratzen baitzaio buruaren goi aldetik. Lumineszentea da luzakinaren punta; horri esker erakartzen ditu ehizakinak. Apo-arrainaren antzera jokatzen du (ikusi Arrain arrantzalea izenburuko sarrera), baina argia erabiliz amu gisa.
1922an, B. Saemundsson biologo islandiarrak 66 cm-ko luzerako arrain arrantzalearen ale eme bat harrapatu zuen. Harrituta geratu [...]
“Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.Jainkoak esan zuen: [...]
|
|