|
|
Edgar Allan Poe-ren The Tell-Tale Heart (Bihotz salatzailea) ipuinetik hartu dugu sarrera honen izenburua, beherago azalduko dugun sugeei buruzko istorioak idazle estatubatuarrak kontatutakoa ekarri baitigu gogora.
Harrapakinaren bihotz-taupada hautematen dute suge zenbaitek. Ahalmen hori duten sugeen ezaugarri behinenetako bat eurak baino askoz handiagoak diren harrapakinak menperatzeko eta osorik irensteko gaitasuna dugu. Gorputz-luzakinik ez dutenez, batzuek pozoiak [...]
Phalacrocorax verrucosus
Ubarroiak oso urpekari onak dira. Itsasadar edo kostalde-inguruetatik gabiltzanean askotan ikusten ditugu, ur-azalaren gainean, urperatzen edo bateletan ipinita. Urperatzen direnean, luzaroan egon daitezke ur azpian, eta urperatu diren tokitik urrun ager daitezke azaleratzen direnean. Ubarroien artean urpean bost minutu egotera hel daitezke urpekari onenak.
Urpekari onak bai, baina hegalari kaskarrak dira ubarroiak. Beste itsas [...]
Animaliek ekoitzitako toxinen inguruan aritu ginen aspaldi. Orain, -Fogonazos blogetik berriro-, konotoxinaren erabileraren adibide bat ekarri dugu hona
Artikulu honetan aritu ginen konotoxinez, eta beste bideo baten esteka jarri genuen.
swfobject.embedSWF(“http://www.youtube.com/v/FYh2zeAsRXY&rel=0&fs=1&showsearch=0&showinfo=0″, “vvq-1961-youtube-1″, “425″, “344″, “10″, vvqexpressinstall, vvqflashvars, vvqparams, vvqattributes);
Irudi harrigarri hauek Planet Earth telesaiotik hartuta daude. BBC, Discovery Channel, NHK eta CBC-ek ekoiztu dute; orain arte egindako naturari buruzko dokumentalik onena dugu hau.
swfobject.embedSWF(“http://www.youtube.com/v/D3W4OCnHyCs&rel=0&fs=1&showsearch=0&showinfo=0″, “vvq-1939-youtube-1″, “425″, “344″, “10″, vvqexpressinstall, vvqflashvars, vvqparams, vvqattributes);
Fogonazos blogetik ekarri ditugu, berriro ere, irudi zoragarriak
swfobject.embedSWF(“http://www.youtube.com/v/nHrrS_hOnZw&rel=0&fs=1&showsearch=0&showinfo=0″, “vvq-1929-youtube-1″, “425″, “344″, “10″, vvqexpressinstall, vvqflashvars, vvqparams, vvqattributes);
swfobject.embedSWF(“http://www.youtube.com/v/xHkq1edcbk4&rel=0&fs=1&showsearch=0&showinfo=0″, “vvq-1884-youtube-1″, “425″, “344″, “10″, vvqexpressinstall, vvqflashvars, vvqparams, vvqattributes);
Berriro ere, Fogonazos blogetik ekarri dugu bideo bat
swfobject.embedSWF(“http://www.youtube.com/v/B8WHKRzkCOY&rel=0&fs=1&showsearch=0&showinfo=0″, “vvq-1872-youtube-1″, “425″, “344″, “10″, vvqexpressinstall, vvqflashvars, vvqparams, vvqattributes);
Rhinella marina
Rhinella marina zientzia-izena duen kanabera-apoa duela laurogei bat urte eraman zuten Australiara, Queensland izeneko eskualdera. Azukre-kanabera erasotzen zuen kakalardo bat kontrolatzeko eraman bazuten ere, ez zuten arrakasta handirik izan, nahiko kakalardo ez baitzuten jaten Rhinella apoek. Ez hori bakarrik, hango animalientzat ondorio suntsigarriak izan ditu kanabera-apoa Australian sarrarazteak, oso pozoitsua baita eta bere [...]
Aldea Irreductible bitakoran bideo hau aurkitu dugu. Bizidun harrigarriak agertzen dira bideoan, bizidun ederrak eta arraroak aldi berean. Census of Marine Life erakundearen lehen hamarkada ospatzeko egina da bideoa. Itsas bizitza ikertzeko eta babesteko sortu zen erakunde hori. Bere webgune ofizialean hamar urte hauetan eginiko lanari buruzko informazioa eta espezie abisalen argazki-artxibo ikusgarria aurkitu ahal izango duzue. Merezi [...]
Luzea izan den arren, badirudi azkenean datorren astean egongo dela kalean bitakora honen egileen liburua. “Animalien aferak” du izenburua eta bertan jaso ditugu blog honetan idatzi ditugun zenbait istorio.
Blog hau jarraitu duzuenontzat lau dira, gure ustez, aintzat hartzeko moduko kontuak. Batetik, aspaldian irakurritako istorioak berrirakurri ahal izango dituzue liburuan. Uhandreak bezalako bitakora bat asteroko edo [...]
|
|