Satitsu etruskoaren bihotz aparta

Txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso arina dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon daitekeen egoerarik lasaigarrienean eta beraz, ulergarria da normala baino arinago uzkurtzea bihotza. Hala ere, txoriaren beldurra edo urduritasuna kontuan hartuta ere, oso azkarra da txoriaren bihotzaren taupada, [...]

Basasagua eta elefantea

Basasagu baten masa 30 g-koa izan daiteke; Afrikako elefante batena, berriz, 3.000 kg-koa. Basasagua ez da ugaztun txikiena, eta badago gure adibidearena baino elefante handiagorik ere (4.500 kg-korik ere bada). Baina guk adibide horiek hartu ditugu, handia (elefantea) txikia (basasagua) baino 100.000 bider handiagoa delako eta guk 100.000 bezain zenbaki borobila nahiago izan dugulako.

Aurreko bi [...]

Thomson gazelaren beroaldia

Ezaguna denez, jarduera fisiko garaiak energia-eskariak garaiagoak izatea eragiten du. Muskuluek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko, oxigeno gehiago garraiatu behar da muskulu-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas-aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori helarazten, lankidetza hestuan: arnas-hartzea azkartu egiten da oxigeno gehiago hel dadin difusioz arnas-organoa pefunditzen duen [...]

Elefanteak, LSDa eta animalien tamaina

Tamainaren arabera aldatzen da animalien funtzio askoren abiadura edo intentsitatea. Denok dakigu animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago arnasten dutela, esaterako. Baina, jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa edo arnasten den oxigeno-bolumenaren eta tamainaren artekoa ez dira linealak. Hau da, magnitude horiek ez dira guztiz proportzionalak eta gauza bera gertatzen [...]

Hartzek ez hibernatzearen zergatia

Oso toki hotzetan bizi diren ugaztun askok, -baina ez guztiek-, hibernatu egiten dute. Bizimodu normala dute apirilatik irailera arte eta irailean gordelekuan sartu, gorputz-tenperatura jaitsi, minimo batera eramaten dute metabolismo-tasa eta ez dute jarduera muskularrik garatzen. Horixe da hibernatzen duten animaliek egiten dutena. Energia asko aurrezten dute horri esker, hori baita jarduera murrizteko zioa. Esan [...]

Garestia ote da pentsatzea?

Garuna garestia da. Garun-ehuna sortzeko lipidoak behar dira. Gainera, eta beste sarrera batean ikusi genuen bezala, asegabeak  edo asegabatasun-maila garaikoak dira lipido mota beharrezkoenak; horiek sintetizatzeko ahalmenik ez dugunez, janari mota jakin batzuetara jo behar dugu eskuratu ahal izateko. Baina garuna garestia dela esaten dugunean, ez gara horretaz ari, garunaren funtzionamenduaz baizik.

Gizabanako baten metabolismo-jarduera osoaren [...]

Lasterka egin behar denean

Orain dela gutxi arte adituek pentsatzen zuten gizakiok laster egitean ez dugula abiadura optimo bat. Distantzia jakin bat korritzeko energia-gastu txikiena dakarrena da abiadura optimoa. Garrantzizko kontua da hau gizakiaren eboluzioaren ikerketan. Izan ere, iraute-ehizarako beharrezkoa izan daiteke laster egitea, eta iraute-ehiza garrantzi handikoa izan da, gure generoaren historian, haragi-baliabideak eskuratzeko.

Abiadura optimo bat egon gabe, [...]

Iditarod lasterketako txakurrak

Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. “The Copper Basin 300” delakoa da horietako bat, eta berari buruz aritu ginen aurreko sarreran. Iditarod izenekoa da beste bat; lasterketa ezagunena da eta, seguraski, gogorrena ere. Parte hartzaileek 1.161 milia (1.868 km) egin behar dituzte Willow-tik (Anchorage-tik gertu) Nome-raino eta horretarako 9-15 egun behar dituzte. Hamasei txakurrek, -narratik [...]

“The Copper Basin 300” lasterketako txakurrak

Aurreko sarreran ikusi dugun bezala, narra-txakurrak dira erresistentzia fisiko handienetakoa edo, agian, handiena duten ugaztunak. “The Copper Basin 300” izenekoa da narra-txakurrek parte hartzen duten lasterketa horietako bat. Txakurrek 490 km-ko distantzia korritzen dute eta 70 orduko iraupena du, atsedenak barne. Beraz, 7 km h-1-koa da txakurren batazbesteko abiadura. Lasterketa, -35 ºC eta -10 ºC [...]

Narra-txakurren bihotza

Narra-txakurrak dira erresistentzia fisiko handienetakoa edo, agian, handiena duten ugaztunak. Iraupen luzeko lasterketetan hartzen dute parte (hiru egunetik bi asterainokoak, zenbait orduko atsedenak barne) eta oso arau termiko gogorren menpe egiten dute korrika, 0 ºC azpitik beti. Lasterka egiten duten bitartean, metabolismo aerobiko gorenaren erdia da korrika egiten ari diren bitartean mantentzen duten maila metabolikoa.

Malgutasun [...]