|
|
Eboluzioan zehar hainbat animalia taldek mota desberdinetako estrategiak edo moduak garatu dituzte, bai elikagaiak izango dituztela bermatzeko zein euren etsaietatik babesteko. Estrategia horien artean daude animalien ekoizten dituzten toxinak. Pozoiak erabiltzen dituzten animaliak talde askotakoak dira: ekinodermoak, zelenteratuak, anelidoak, moluskuak, artropodoak, arrainak, narrastiak, anfibioak… eta horietako zenbaitek oso egitura eta mekanismo sofistikatuak erabiltzen dituzte pozoia [...]
Botox, toxina baten merkatu-izena da, botulismo-toxinarena hain justu. Aspalditik erabiltzen da botika gisa, gaixotasun muskular zenbait, – distonia fokalak, esaterako-, tratatzeko; hau da, muskulu bakar bat edo muskulu talde baten distoniari tratamendua emateko behar denean izaten da erabilia. Azken urteotan, baina, oso ezaguna bilakatu da kosmetikaren arloan. Izan ere, zimurrak kentzeko erabilia da oso; zimurrak, [...]
Behin, edanda zegoen Estatu Batuetako Oregongo 29 urteko gazte batek, Tarycha granulosa arrabioaren ale bat irentsi zuen erronka baten erruz. Gaztearen bizitza salbatzeko egin ziren ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren eta egun berean joan zen bestaldera. Tarycha generoko arrabioen larruazala pozoitsua da oso, eta T. granulosa da genero horren kide ezagunenetakoa. Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeko [...]
Carabidae familiakoak ditugu bere babes-kimikorako mekanismoa dela eta izen xelebre hau hartzen duten 500 intsektu espezietik gorako taldeko kideak. Zerbaitek, normalean apo, inurri edo armiarma edo antzeko harrapakariren batek, kaltetuko dituela antzematen dutenean, kakalardo hauek narritagarria den spray kimikoa jaurtitzen diote etsaiari. Babes modua bera deigarria bada ere, are harrigarriagoa da jaurtitzen duten substantziaren tenperatura [...]
Neguko egunetan, kanpoan hotza egiten duenean, lehio batera hurbiltzen baduzu eskugaina, hoztu egiten dela somatuko duzu. Lehio eta eskuaren artean dagoen airea, ordea, ez dago hotz, gelako airea baita. Beraz, lehiora hurbildu arte ez baduzu somatu hotzik eskuan, horrek esan nahi du airea ez dela izan eskugaina hoztu duena. Hau da, eskuak beroa galdu du [...]
“Hiru lagun hil ziren atzo, muskulu paralisi orokorraren ondorioz. Fugu platera bat etxean jan ondoren gertatu zen ezbeharra”. Hori bezalako prentsa titularra askotan irakur daiteke Japoniako egunkarietan. Ez dira gutxi, -100 eta 200 artean zenbait neurketa kontserbakorren arabera-, urtero elikatze intoxikazio bitxi baten ondorioz hiltzen diren japoniarrak.
Intoxikazioa sortzen duen janaria ez dago egoera txarrean, [...]
|
|