Bibolin eta kontrabaxuen arteko desberdintasunak

Itxurari erreparatzen badiogu, tamaina da bibolin eta kontrabaxuen arteko ezberdintasun nagusia. Bibolinak txikiak dira; kontrabaxuak, berriz, hari-instrumentu handienak. Eta musika-tresna bakoitzak sortzen duen soinuari erreparatzen badiogu, tonua da bi instrumentuak bereizten dituena: bibolinak tonu altuko notak sortzen ditu eta tonu baxuko soinuak kontrabaxuak. Bada horretarako arrazoi fisikoa: korda luzeek korda laburrek baino maiztasun apalagoan bibratzen [...]

Nobel saria nori eman?

Txibiaren mantuko neurona batzuk garrantzi handikoak dira. Neurona horiei esker berebiziko garapena jasan zuten nerbio-fisiologiari buruzko ikerketek igaro den mendearen lehen erdian. Sir Alan Hodgkin-ek eta lankideek ikerketa-lan ugari egin zituzten neurona horiekin eta nerbio-bulkadaren ezaugarri elektrofisiologikoak ikertu eta ezagutu ahal izan ziren lan horiei esker. Nerbio-fisiologiaren eremuan egindako ekarpenengatik 1963an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel [...]

Urrezko gezi pozoitsua

“Urrezko gezi pozoitsua” izena duen igel bat bizi da Colombia-ko Ozeano Bareko kostaldeko ohianetan. Izenak berak ezin hobeto adierazten du igelaren ezaugarririk behinena, oso pozoitsua baita. Izan ere, ezagutzen den ornodunik pozoitsuena da Phyllobates terribilis, horixe baita bere izen zientifikoa.

Phyllobates terribilis igela ikaragarriak batrakotoxinari dio zor bere izaera pozoitsu hori. Zenbait alkaloide esteroideok osatzen duten [...]

Txakur-azeriak

Trofim Lysenko agronomoaren doktrina genetikoa izan zen joan den mendearen erdiko hamarkadetan zehar Sobietar Batasuneko biozientzien arloan nagusitu zena. Oinarri lamarkiarra zuen eta agintari komunisten gustukoa zen ideologikoki hurbilago gertatzen baitzitzaien oinarri darwiniarreko ezagutza biologikoa baino. Zientzialari asko, baina, ez zeuden ados doktrina horrekin eta horietako zenbaitentzat lana eta statusa edo, larriagoa dena, bizitza galtzea [...]

Intsektuen aurkako gerra garbia (II)

Aurreko ekarpenean ikusi dugun modura, intsektizida kimikoetatik at badira intsektuen aurka borrokatzeko bestelako aukerak, errazak ez diren arren eta, zenbaitetan, muga nabarmenak dituzten arren. Hormonen eta feromonen erabileran oinarrituko litzatekeena da, zalantzarik gabe, aukera horien arteko onena. Izan ere, ideala litzateke teorian, nahiz eta gero, praktikara eramaterakoan, zenbait arazo agertzen diren. Animaliek berez ekoizten dituzten [...]

Intsektuen aurkako gerra garbia (I)

“Intsektizidak edo animaliatxikizidak?” izenburuko ekarpenean ikusi dugun modura, intsektizida kimikoak oso eraginkorrak izan arren (edo oso eraginkorrak izanagatik), arazo ekotoxikologiko kezkagarriak ekarri ditu urteetako erabilera axolagabeak. Zein da, orduan, kalte larriak eragin ditzaketen intsektuen aurka erabil daitekeen modua?

Aukera naturaletara jotzea da galdera horri erantzuteko burura datorkigun lehenbiziko erantzuna, eta aukera naturalen artean, bi dira bistakoenak: [...]

Intsektizidak edo animaliatxikizidak?

Udan intsektu gehiago dagoela iruditzen zaigu askori. Uste honek badu bere oinarri fisiologikoa: intsektu askok tenperaturarekiko menpekotasun handia agertzen dute, eta soilik sasoi epel edo beroetan gara dezakete jarduera-maila egokia. Baina horretaz gain, esan behar da guk ere denbora gehiago egiten dugula kalean udan eta sarriago ateratzen garela hiri edo herrietatik, eta beraz intsektuekin [...]

Izurdeen erdiloa

Izurdeek arreta mantentzeko gaitasuna dute denbora luzean zehar, gau eta egun. Horixe frogatu dute helburu horrekin egindako esperimentuek. Izan ere, bost egunetan zehar, etenik gabe, soinu eta argi seinaleei erantzuteko ahalmena ez dute galdu erabilitako izurdeek. Seguraski, denbora luzeagoetan ere manten dezakete arreta osoa, baina bost egunekoa izan zen esperimentuen iraupena.

Animalien pozoiekin jarraituz

Eboluzioan zehar hainbat animalia taldek mota desberdinetako estrategiak edo moduak garatu dituzte, bai elikagaiak izango dituztela bermatzeko zein euren etsaietatik babesteko. Estrategia horien artean daude animalien ekoizten dituzten toxinak. Pozoiak erabiltzen dituzten animaliak talde askotakoak dira: ekinodermoak, zelenteratuak, anelidoak, moluskuak, artropodoak, arrainak, narrastiak, anfibioak… eta horietako zenbaitek oso egitura eta mekanismo sofistikatuak erabiltzen dituzte pozoia [...]

Botox eta beste

Botox, toxina baten merkatu-izena da, botulismo-toxinarena hain justu. Aspalditik erabiltzen da botika gisa, gaixotasun muskular zenbait, – distonia fokalak, esaterako-, tratatzeko; hau da, muskulu bakar bat edo muskulu talde baten distoniari tratamendua emateko behar denean izaten da erabilia. Azken urteotan, baina, oso ezaguna bilakatu da kosmetikaren arloan. Izan ere, zimurrak kentzeko erabilia da oso; zimurrak, [...]