|
|
Sator biluziak (Heterocephalus glaber) ez omen dira azidoarekiko kalteberak; hau da, hanketara azido-tantak botatzeak ez die minik eragiten; saguekin gauza bera eginez gero, azken hauek berehala batzen dituzte kaltetutako hanka eta “erasotako” aldea miazkatzen hasten dira. Saguei eragindako mina, gizakiaren kasurako zauri batean limoi-zukuaren tanta batzuk botatzean eragindakoaren antzekoa dela esan daiteke.
Science aldizkari ospetsuan argitaratua [...]
Txirla bat hausten saiatzen filmatu dute Labridae familiako Choerodon anchorago espeziearen arrain bat. Bideofilmean ikus daitekeenez, arrainak haitz baten aurka botatzen du txirla, hautsi nahian. Tresnatzat hartu behar da haitza, nonbait, nahiz oso tresna bakuna den.
Oso gutxi diren arren, ezaguna da zenbait arrain espeziek hori bezalako “tresnak” erabiltzeko gaitasuna dutela; lehen esan bezala, tresna horiek [...]
Luzera oso laburreko uhin elektromagnetikoak somatzeko ahalmena du elur-oreinak (Rangifer tarandus); hau da, kolore moreari ddagokiona baino luzera laburragoko “argia” ikus dezake. Elur-oreina ez da ugaztunen artean horrelako gaitasuna duen espezie ezagun bakarra; esate baterako, sagu, arratoi, saguzar eta martsupialio zenbaitek ere badute ahalmen hori, baina desberdina da elur-oreinaren kasua. Izan ere, argirik gabeko edo [...]
Europako satitsua
Ugaztun txikienak, satitsuak dira eta elefanteak, handienak. Animalia handietan garunak bidaltzen dituen seinaleek, distantzia luzeagoak egin behar dituzte helmugaraino iristeko. Beraz, bestelako ezaugarri berezirik gabe, seinale bat garunetik oinetaraino helarazteko, denbora luzeagoa beharko luke elefante batek satitsu batek baino. Hau da, nerbio-bulkadaren lastertasuna animalien tamainarekin batera aldatuko ez balitz, animalia handiek txikiek baino [...]
Begi-nini bertikalak dituen sugea
Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.
Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek ez dute ezertan [...]
Txibia erraldoien begiak dira animalien artean dauden begirik handienak. Architeuthis txibia erraldoia bizi den uretara iristen den argi-intentsitatea oso apala da; kasik ez da argirik heltzen. Txibia erraldoiak haragijaleak dira, harrapariak seguru aski. Balizko harrapakinak antzemateko sistema eraginkorra behar dute txibiek, beste edozein harraparik bezala. Hortaz, begi handiak dituzte txibia erraldoiek, animalien artean handienak hain [...]
Izenburu hori erabili zuen 1999an K. C. Catania zoologoak Journal of Comparative Physiology aldizkari ospetsuan sator sudur izarkaradunari buruzko bere ikerketak aurkezteko. Bitxietan bitxia da izan ere sator sudur izarkaradunaren itxura, argazkian ikus daitekeenez: aurreko hanka handi eta izar itxurako sudur larrosa horrekin. Askotan gertatzen den moduan, ezaugarri morfologiko bereziek badute funtzio bereziren bat lotuta. [...]
Begi tubularrak dituzten arrainez aritu ginen aurreko sarrera batean. Arrain horien artean bada bat bereziki deigarria dena, Macropinna microstoma izen zientifikoa duena. Opisthoproktidae familiako Macropinna generoko espezie bakarra da arrain hori. Espezie honetako arrainak 600-1.000 mko sakoneretan[1] aurki daitezke Itsaso Bareko alde subartiko eta epeletan; Bering Itsasotik hasita iparrean, Japoniaraino mendebaldetik eta Baja [...]
Winteria telescopa
Stylephorus chordatus
Begi guztiak ez dira berdinak. Gure begiak esferikoak dira, beste animalia askorenak bezala, baina begi-eredu bat baino gehiago dago animalia-erreinuan eta badira hodi itxura duten begiak ere. Egia esan, mota horretako begiak -tubularrak edo zilindrikoak- ez dira batere arruntak; 11 arrain familiatan eta lehortiarrak diren zenbait animalia gautarretan baino ez dira [...]
Burua hotz mantentzeko Thomson gazelak duen ahalmena ez da, inondik ere, salbuespen bat, garuneko tenperatura gainontzeko gorputzekoa baino baxuago mantentzeko gaitasun bera baitute ugaztun eta hegazti askok. Thomson gazelaren kasuan bezala, rete mirabile direlako sistemak erabiltzen dituzte animalia gehienek horretarako. Eta urteetan uste izan zen hori zela burua hotzago mantentzeko homeotermoek erabil zezaketeen mekanismo bakarra.
Michal [...]
|
|