|
|
Hirta uhartean bizi diren Soay ardien tamaina txikiagotzen ari da azken 25 urteetan zehar. Ez zekiten zergatik gertatzen ari den hori, baina ba omen dakite orain.
Hirta uhartea St. Kilda uhartedian dago, Eskoziako Mendebaldeko Uharteetatik 60 km-tara. Joan den mendearen hasierara arte, gizakiak bizi ziren han, uharte txiki [...]
Oso erabilgarria da simaurra. Milaka animalia espezie bizi dira simaurretik. Onthofagus generoko espezieek, esaterako, simaurra jaten dute eta bi mila espezie baino gehiago ditu talde honek mundu osotik banatuta. Genero honetako espezieak dira kakalardo pilotagile izenez ezagunak diren intsektu asko; hala ere, izen bera hartzen dute beste generoetako zenbait espeziek ere. Ingelesez duen izena, dung [...]
Hazteko, hau da, tamainaz handitzeko eta ugaltze egiturak sortzeko, animaliek euren biomasa propio bihurtu behar dute jaten dutena. Tamalez, baina, jaten duten kopurutik zati txikia da euren biomasa gisa metatzen dutena. Hau da, ez dira oso eraginkorrak lan hori egiten. Gehienek, jaten dutenaren %20 baino ez dute bihurtzen biomasa. Gainontzeko %80 ez dute zurgatu ere [...]
Itsas eta ibaietako arrainei buruz aritu gara aurreko bi artikulutan. Baina badira bi ingurumenetan bizi diren arrainak ere. “Diadromo” izena ematen zaie arrain horiei. Oso ezagunak dira eta horietako bat, gainera, gure artean preziatu samarra ere. Aingiraz ari gara, edo hobeto esan, aingiraren larbaz. Jakina denez, ibaietatik itsasora joaten dira aingirak errutera, eta itsasoan sortzen [...]
Migrazio luzeak egiten dituen hegazti batez aritu ginen aurreko post batean, erreginatxo marradunaren digestio-sistemaz idatzi genuen artikuluan, hain zuzen ere. Bada, Dendroica striata migratzaile handia bada ere, are migratzaile handiagoa da ipar-txenada (Sterna paradisiaea).Hegazti zirkunpolarra da. Europa, Asia eta Iparamerikako eskualde artiko eta subartikoetan bizi da ugal sasoian, udan. Ugaltzeko, koloniak osatzen ditu, eta oso [...]
Omega 3 gantz azidoen kontsumoa ona da adimenarentzat. Horixe da zenbait ikasketetatik ondorioztatu dena eta gaur kontu ezaguna dela esan dezakegu. Ezaguna da, halaber, omega 3 gantz azidoak oso ugariak direla gantz eduki garaiak dituzten itsas arrainetan. Esan bezala, kontu ezagunak dira horiek.
Ondoren azalduko duguna, baina, ez da horren ezaguna; izatez, berri-berria da. Dirudienez, [...]
|
|