Berriro ere, Fogonazos blogari esker izan dugu bideo honen berri.
Bideoan agertzen den bikote arraro horretaz aspaldi aritu ginen hemen.
Tweet
|
||||||
|
Berriro ere, Fogonazos blogari esker izan dugu bideo honen berri. Bideoan agertzen den bikote arraro horretaz aspaldi aritu ginen hemen. Melospiza melodia Harrapariak harrapakina jan egiten du. Harreman trofiko horrek bi espezieen demografia baldintzatzen du. Harrapariak biomasa eskuratzen du horrela eta, beraz, ale berriak sortzeko erabil dezake. Harrapakina, berriz, populaziotik desagertu egiten da; ondorioz, populazioaren ale kopurua jaitsi egiten da eta, hori dela eta, banako berri gutxiago sortuko dira[1]. Nahiz espezieen arteko harreman trofiko gehienak [...] David Sloan Wilson biologo ezagunak interesgarria iruditu zaigun istorio bat azaldu du bere Evolution for Everyone (2007) arrakasta handiko liburuan. Nicrophorus generoko kakalardo bat da protagonista. Ingelesez, burying beetle esaten diote; kakalardo ehorzle izena eman diogu guk. Sarraskia jaten du, saguak edo habiatik erortzen diren txitak bezalako animalia txikien gorpuak baliatzen ditu. Kakalardo hauek bikotea [...] Pinguinoak behin baino gehiagotan aipatu ditugunez blog honetan (hemen eta hemen), uste dugu pinguinoen bizi-zikloak eta, zehazkiago, pinguinoen ugaltze-estrategiak merezi duela gogoeta labur bat. Ez baita erraz ulertzen hain baldintza gogorrei aurre egin behar izatea arrautza txitatzeko. Zergatik neguan? Zergatik urteko sasoirik gogorrenean? Gure ustez, horren arrazoiak zerikusia du txitak jaio ostean aurkituko dituen ingurune-baldintzekin. Txitaldia [...] Onarpen zabala duen (eta bere aldeko datu ugari duen) ideia baten arabera, ugaltze-gertakizun jakin batean animalia batek ugalketarako egiten duen ahaleginak geroko gertakizunetan egingo duena baldintzatzen du. Ahalegin txikia egiten badu, handiagoa egin ahal izango du gerokoetan, eta alderantziz ahalegin handia egiten badu. Ugaltzea kostu handikoa baita, ugalketa sustatzeko baliabideak erabili behar direlako eta baita [...] Ikusgarriak ei dira Serengetiko ekosisteman urtero gertatzen diren ugaztun herbiboroen migrazioak. Aspaldiko sarrera batean azaldu genuenez, ñu urdinek eta zebrek dituzten ur-beharrizan handiek eraginda daude migrazio horiek. Ura egunero edo bi egunik behin edan behar izanak bultzatzen ditu ñuak eta zebrak sasoi beroan Serengetiko hego-ekialdetik ur-eskuragarritasuna bermatuta dagoen ipar-mendebalderantz abiatzen. Hilabete batzuk geroago, euri-sasoia hasten denean, [...] Ugaltzea ez da merkea, energia asko behar baita sortu behar diren egitura berriak ekoizteko. Alde handia dago espezie batzuk eta besteek egiten duten ugaltze-ahaleginari dagokionez; espezie obiparoen emeek ahalegin handia egiten dute eta are handiagoa da espezie bizierditzaileenek egiten dutena. Hortaz, handiak izan daitezke desberdintasunak. Hala ere, animalia denek gametoak sortu behar dituzte, gameto arrak [...] Gazela baten eta elefante baten gorputzak irudi berean eta tamaina berdinean ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen bat somatuko genuke, alegia elefanteak askoz itxura borobilagoa duela gazelak baino. Gorputza bera borobilagoa da elefantearena, baina hankei dagokie desberdintasun nabarmenena. Elefantearen hankak askoz ere lodiagoak dira gazelarenak baino. Proportzioez ari gara, noski. Galileo Galilei izan zen horretaz [...] Behin baino gehiagotan (ikus “Arrainen joan-etorriak” eta “Izokinaren lan astunak”) aritu gara hemen izokinei buruz. Sarrera honetan berriro arituko gara arrain anadromo horietaz. Gogora dezagun: arrain anadromoak ur gezan jaiotzen dira; itsasora joaten dira gero eta itsasoan gizendu ondoren, ibaira itzultzen dira errutera. Izokin guztiak familia berekoak dira, Salmonidae familiakoak[1] hain zuzen ere, eta desberdintasun [...] |
||||||
|
ehusfera - UPV/EHUko blog zerbitzua - IKT Gerenteordetza - Vicegerencia de las TIC |
||||||