Haginkadarik handiena

Planetako harrapari handienak dira egungo zeroiak (Physeter macrocephalus). Zefalopodoak bide dira euren harrapakin nagusiak; zeroiek urperatzeko eta sakonera handiko uretara iristeko ahalmena baliatzen dute ur sakonetan bizi diren txibiak harrapatzeko. Txibia erraldoien garroen markak ikusi izan dira zeroein larruazaletan eta marka horiek iradokitzen dutenak, alegia ur sakonetako bi kolosoen arteko talkak, gure irudimena pizten du [...]

Inurri laborariak

Nekazaritza da giza-zibilizazioaren lorpen garrantzitsuenetako bat. Neolitoan gertatu zen nekazaritza-iraultzari esker izugarri hazi zen giza-populazioa eta, neurri handi batean, iraultza horri zor dio gizakiak lortu duen hedapen-maila.  Bada, gizakia baino lehenago, inurri espezie batzuek erdietsi zuten lorpen bera. Zehatzak izateko, duela 50 milioi urte hasi ziren laborantzan jarduten inurri horiek, inurri hosto-ebakitzaile izenez ezagunak direnak.

Nekazaritza [...]

Landareak jaten dituen armiarma

Munduan 40.000 armiarma espezie deskribatu dira gutxi gorabehera, eta intsektu eta bestelako animaliez elikatzen dira guztiak. Baina duela gutxi jakitera eman dutenez, landareez elikatzen den armiarma txiki bat aurkitu dute Erdialdeko Amerikan. Armiarma jauzilarien familiakoa da eta Bagheera kiplingi izen ederra bezain bitxia eman diote. Akazia zuhaixketan bizi dira armiarma txiki hauek.

Akazia horiek ondo [...]

Izainak

Zimitz musukatzaileaz aritu ginen aurreko sarrera batean eta azaldu genuen Europako zoologikoetan intsektu horiek erabiltzen hasiak direla bertan dauden animaliei odol-laginak hartzeko. Baina zimitz musukatzaileak ez dira erabilgarri suertatu diren animalia hematofago bakarrak. Zimitz horiek baino askoz gehiago erabili izan dira eta erabiltzen ari dira izainak; odolusteak egiteko erabiltzen dira hain zuzen ere. Izain guztiak, [...]

Pitoiaren baraualdiak

“Erreginatxo marradunaren digestio-sistema” izenburuko sarreran ikusi genuen bezala, hegazti horren digestio-sistemak erregresio-prozesu bat jasaten du migratu behar duen bakoitzean. Erregresio-prozesu horren ondorioz funtzionalitatea (digeritzeko ahalmena) galtzen du digestio-sistemak, baina horrela, energia asko aurrez dezake erreginatxo marradunak. Izan ere, jan gabe egoten da migrazioa irauten duen bitartean eta jan gabe egonik, ez dio merezi lanean mantentzea [...]

Esnea, denontzat?

Batzuek gustukoa dute esnea; beste batzuek, berriz, ezin dezakete edan. Jende helduaren artean asko dira esneak kalte egiten diela diotenak, digeritu ezin dezakete eta. Zehatzak izateko, esnearen laktosa da digeritu ezin dezaketena. Laktosa digeritu ezin izate horri laktosarekiko intolerantzia deitzen zaio.

Laktosa disakarido bat da, bi hexosaz osatua dagoen azukrea. Horrelako azukreak digeritu ahal izateko, diskaridasak [...]

Ezti-gidaria

Nahiz eta txikiak izan, kolore deigarririk ez erakutsi eta kantuan ere arruntak izan, bereziak dira, oso bereziak, Indicatoridae familiako ezti-gidari izenez ezagunak diren txoriak. Berezitasuna, euren portaeratik datorkie. Batetik, beste txori batzuek eraikitako habietan erruten dituzte arrautzak, eta beraz bizkarroitzat har ditzakegu. Horri dagokionez, beraz, kukuaren antzera jokatzen dute. Baina badute beste ezaugarri bat, ikertzaileen [...]

Negutegi-efektua sortzen

Planeta berotzen ari dela diote. Gainera, gizakiaren jarduera bide da berotze horren eragile nagusia. Dirudienez, gizakiak sortu duen industriaren funtzionamendurako, berogailuetarako eta erabiltzen ditugun ibilgailuetarako beharrezkoa izan den erregai fosilen erabilera neurririk gabea izan da berotze horren erantzule nagusia. Erregai fosil horiek erretzean karbono dioxidoa eta beste zenbait gas askatzen dira [...]

Bare mamutxa

 

“Mail Online” egunkariak 2008ko uztailaren hamaikan eman zuen kontu honen berri. Honako hau izan zen berriaren titularra: “’Alien’ killer slug with razor-sharp teeth slithering round gardens in the UK” (Labanak bezain zorrotzak diren hortzak dituen bare hiltzaile atzerritarra irristatzen dabil Erresuma Batuko lorategietatik).
Bai, antza denez, 2006an aurkitu zuten lehenbiziko alea baina 2008ra arte ez dute [...]

Komodoko herensugearen ehizatzeko modua

Animalia mitikoa da Komodoko herensugea (Varanus komodoensis). Ez da egiazko herensuge bat, Varanidae familiako muskerra baita, dagoen muskerrik handiena. Hiru metroko luzera izan dezake eta 80 kiloko pisua (zenbait erreferentziaren arabera 140 k edukitzera hel daiteke). Indonesiako lau uhartetan bizi da: Komodo, Rinca, Gili Motang eta Flores (Flores-eko gizakiaren uharte bera) eta desagertzeko arriskupean omen [...]