|
|
Argyroneta aquatica armiarma bat da, Eurasian oso arrunta den armiarma. Baina egia esan, ez da batere arrunta, ur azpian bizi baita. Izatez, bera da ur azpian bizi den armiarma bakarra. Ur azpian bizi da, baina arnasten duen oxigenoa ez du hartzen uretatik, airetik baizik. “Urpeko kanpai” izeneko aire-burbuilak egiten ditu ur azpian eta burbuila horietatik [...]
Phalacrocorax verrucosus
Ubarroiak oso urpekari onak dira. Itsasadar edo kostalde-inguruetatik gabiltzanean askotan ikusten ditugu, ur-azalaren gainean, urperatzen edo bateletan ipinita. Urperatzen direnean, luzaroan egon daitezke ur azpian, eta urperatu diren tokitik urrun ager daitezke azaleratzen direnean. Ubarroien artean urpean bost minutu egotera hel daitezke urpekari onenak.
Urpekari onak bai, baina hegalari kaskarrak dira ubarroiak. Beste itsas [...]
BBC, Discovery Channel, NHK eta CBC-ek ekoizturiko Planet Earth telesaiotik hartuta daude irudi hauek: milaka labezomorro saguzarren gorotzak jaten. Koprofagia esaten baitzaio gorotzak jateari.
Hirudo verbana
Oso gogorra da odolez elikatzen diren izainen bizitza. Hilabete asko egon daitezke jan gabe, animalia bat aurkitu eta parasitatzen dutenetik denbora luze igaro baitaiteke hurrengo ostalaria aurkitu arte. Hortaz, energia aurrezteko jokaera bereziak garatu dituzte izain horiek.
Poikilotermoak direnez, tenperaturaren arabera aldatzen da euren metabolismoa: bero egiten duenean altuagoa da hotz egiten duenean baino. [...]
Animaliek ekoitzitako toxinen inguruan aritu ginen aspaldi. Orain, -Fogonazos blogetik berriro-, konotoxinaren erabileraren adibide bat ekarri dugu hona
Artikulu honetan aritu ginen konotoxinez, eta beste bideo baten esteka jarri genuen.
Melospiza melodia
Harrapariak harrapakina jan egiten du. Harreman trofiko horrek bi espezieen demografia baldintzatzen du. Harrapariak biomasa eskuratzen du horrela eta, beraz, ale berriak sortzeko erabil dezake. Harrapakina, berriz, populaziotik desagertu egiten da; ondorioz, populazioaren ale kopurua jaitsi egiten da eta, hori dela eta, banako berri gutxiago sortuko dira[1]. Nahiz espezieen arteko harreman trofiko gehienak [...]
Irudi harrigarri hauek Planet Earth telesaiotik hartuta daude. BBC, Discovery Channel, NHK eta CBC-ek ekoiztu dute; orain arte egindako naturari buruzko dokumentalik onena dugu hau.
Fogonazos blogetik ekarri ditugu, berriro ere, irudi zoragarriak
|
|