Onarpen zabala duen (eta bere aldeko datu ugari duen) ideia baten arabera, ugaltze-gertakizun jakin batean animalia batek ugalketarako egiten duen ahaleginak geroko gertakizunetan egingo duena baldintzatzen du. Ahalegin txikia egiten badu, handiagoa egin ahal izango du gerokoetan, eta alderantziz ahalegin handia egiten badu. Ugaltzea kostu handikoa baita, ugalketa sustatzeko baliabideak erabili behar direlako eta baita [...]

