Itsas dinosauro homeotermoak

Stenopterygius qudriscisus iktiosauroa

Dinosauroen termorregulaziorako balizko ahalmena aspalditik dugu eztabaidagai animalia-biologia eta paleontologiaren ezagutza-esparruetan. Bestalde, oraindik ez dago argi zein izan zen termorregulazioaren jatorria, zein egoera edo baldintzatzaileren menpe sortu zen, ez eta zein animalia-taldetan garatu zen ere. Garrantzi handiko kontua da hau dinosauroei dagokienez; izan ere, termorregulazioaren behar metabolikoak direla eta, oso energia-eskari altuak [...]