Aurreko sarrera batean esan genuen hartzek ez dutela hibernatzen, horretarako handiegiak baitira. Marmotak eta tamaina horretako beste ugaztun zenbaitek hibernatzen dute, bai, baina hartzek ez. Aski ezaguna da, hala ere, hartzek neguan habietan sartzen direla eta lotan bezala gelditzen direla, baina hori ez da hibernatzea, ez behintzat marmoten moduko hibernatzea.
Teknikoki, hartzek hibernatu beharrean neguko lozorroan [...]

