Ugaztunen ezaugarri behinenetako bat, esnea ekoizteko ahalmena dugu. Balio handiko ezaugarri fisiologikoa da, kumeen elikatzea horrela ez baita geratzen egunez eguneko janari-eskuragarritasunaren menpe. Hau da, naturan, elikagai-gertutasuna aldakorra izan daiteke sasoi emankorretan ere. Hori dela eta, esnerik ekoizten ez duten animaliak aldagarritasun horren menpe daude euren kumeak elikatzeko orduan. Izan ere, janaririk gabeko aldiak luzeegiak [...]

