Bergmannen araua

“Iparralderantz espezie handiak bizi dira nagusiki eta espezie txikiak hegoalderantz”.  Karl Bergmann biologo alemaniarrak idatzi zuen hori 1847an. Ondoko beste bi hauek ere idatzi zituen: “bi animalia-espezie bereiztuko lituzkeen ezaugarri bakarra tamaina izango balitz, bi espezie horien banaketa geografikoa baldintzatuko lukeen ezaugarria, tamaina izango litzateke” eta  “Baldin eta genero jakin bateko espezieak bereizten dituen ezaugarri [...]