Buru gardena duen arrain harrigarria

Begi tubularrak dituzten arrainez aritu ginen aurreko sarrera batean. Arrain horien artean bada bat bereziki deigarria dena, Macropinna microstoma izen zientifikoa duena. Opisthoproktidae familiako Macropinna generoko espezie bakarra da arrain hori.  Espezie honetako arrainak 600-1.000 mko sakoneretan[1] aurki daitezke Itsaso Bareko alde subartiko eta epeletan; Bering Itsasotik hasita iparrean, Japoniaraino mendebaldetik eta Baja [...]

Begi tubularrak dituzten arrainak

Winteria telescopa

Stylephorus chordatus

Begi guztiak ez dira berdinak. Gure begiak esferikoak dira, beste animalia askorenak bezala, baina begi-eredu bat baino gehiago dago animalia-erreinuan eta badira hodi itxura duten begiak ere. Egia esan, mota horretako begiak -tubularrak edo zilindrikoak- ez dira batere arruntak; 11 arrain familiatan eta lehortiarrak diren zenbait animalia gautarretan baino ez dira [...]

Lebitarren Liburuan eta Koranean jasota

“Txerria, apatxa zatituta duelako hausnarkaria izan gabe; animalia hori lohia da zuentzat” (Liburu Santuak: Lebitarren liburua, 11).

“Esan: helarazi zaidan goiargian ez dut aurkitu inorendako ezer jateko debekurik, animalia baten gorpua edo odol isuria ez bada, edo txerrikia, lohikeria baita” (Korana: Artaldeak, 145)

Lebitarren liburuan eta Koranean ezarritako txerrikia jateko debekuaren zergatia azaltzeko, gehienetan eman diren arrazoiak [...]

Erraldoi abisalak

“El rojo” (Bernhard Kegel) zientzia-fikziozko eleberri bat da. Biologoa da idazlea eta Alemanian ezagun samarra, dirudienez. Eleberriaren literatura-kalitatea, apalegia izan barik ere, ez da beste munduko gauzarik. Ondo idatzita dago, hori bai, eta gainera, bistakoa da idazlea zientzialaria dela eta idazten duenaz badakiela. Eleberri horretatik harturiko pasartea (141. or.) da hurrengoa:

“Noizean behin, larruazal leun eta [...]