Satitsu etruskoaren bihotz aparta

Txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso arina dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon daitekeen egoerarik lasaigarrienean eta beraz, ulergarria da normala baino arinago uzkurtzea bihotza. Hala ere, txoriaren beldurra edo urduritasuna kontuan hartuta ere, oso azkarra da txoriaren bihotzaren taupada, [...]