Txibiaren mantuko neurona batzuk garrantzi handikoak dira. Neurona horiei esker berebiziko garapena jasan zuten nerbio-fisiologiari buruzko ikerketek igaro den mendearen lehen erdian. Sir Alan Hodgkin-ek eta lankideek ikerketa-lan ugari egin zituzten neurona horiekin eta nerbio-bulkadaren ezaugarri elektrofisiologikoak ikertu eta ezagutu ahal izan ziren lan horiei esker. Nerbio-fisiologiaren eremuan egindako ekarpenengatik 1963an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel [...]

