Elefanteak, LSDa eta animalien tamaina

Tamainaren arabera aldatzen da animalien funtzio askoren abiadura edo intentsitatea. Denok dakigu animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago arnasten dutela, esaterako. Baina, jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa edo arnasten den oxigeno-bolumenaren eta tamainaren artekoa ez dira linealak. Hau da, magnitude horiek ez dira guztiz proportzionalak eta gauza bera gertatzen [...]