Oso toki hotzetan bizi diren ugaztun askok, -baina ez guztiek-, hibernatu egiten dute. Bizimodu normala dute apirilatik irailera arte eta irailean gordelekuan sartu, gorputz-tenperatura jaitsi, minimo batera eramaten dute metabolismo-tasa eta ez dute jarduera muskularrik garatzen. Horixe da hibernatzen duten animaliek egiten dutena. Energia asko aurrezten dute horri esker, hori baita jarduera murrizteko zioa. Esan [...]

