“Urrezko gezi pozoitsua” izena duen igel bat bizi da Colombia-ko Ozeano Bareko kostaldeko ohianetan. Izenak berak ezin hobeto adierazten du igelaren ezaugarririk behinena, oso pozoitsua baita. Izan ere, ezagutzen den ornodunik pozoitsuena da Phyllobates terribilis, horixe baita bere izen zientifikoa.
Phyllobates terribilis igela ikaragarriak batrakotoxinari dio zor bere izaera pozoitsu hori. Zenbait alkaloide esteroideok osatzen duten [...]

