Tukanaren mokoa

Buffon naturzale handiak idatzi zuen tukanen mokoak, hain handiak izateagatik, munstro-luzakinak direla. Darwin-ek uste zuen hautespen sexualaren emaitza direla, baina Darwinena ez da mokoaren tamainaren zergatia azaltzeko proposatu den hipotesi bakarra. Joan den uztailean G. J. Tattersall-ek eta lankideek, tukanaren mokoaren zereginari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Science aldizkarian. Artikulu horretan aurkezturiko ikerketaren emaitzen arabera, [...]