Lasterka egin behar denean

Orain dela gutxi arte adituek pentsatzen zuten gizakiok laster egitean ez dugula abiadura optimo bat. Distantzia jakin bat korritzeko energia-gastu txikiena dakarrena da abiadura optimoa. Garrantzizko kontua da hau gizakiaren eboluzioaren ikerketan. Izan ere, iraute-ehizarako beharrezkoa izan daiteke laster egitea, eta iraute-ehiza garrantzi handikoa izan da, gure generoaren historian, haragi-baliabideak eskuratzeko.

Abiadura optimo bat egon gabe, [...]