Nahiz eta txikiak izan, kolore deigarririk ez erakutsi eta kantuan ere arruntak izan, bereziak dira, oso bereziak, Indicatoridae familiako ezti-gidari izenez ezagunak diren txoriak. Berezitasuna, euren portaeratik datorkie. Batetik, beste txori batzuek eraikitako habietan erruten dituzte arrautzak, eta beraz bizkarroitzat har ditzakegu. Horri dagokionez, beraz, kukuaren antzera jokatzen dute. Baina badute beste ezaugarri bat, ikertzaileen [...]

