Trofim Lysenko agronomoaren doktrina genetikoa izan zen joan den mendearen erdiko hamarkadetan zehar Sobietar Batasuneko biozientzien arloan nagusitu zena. Oinarri lamarkiarra zuen eta agintari komunisten gustukoa zen ideologikoki hurbilago gertatzen baitzitzaien oinarri darwiniarreko ezagutza biologikoa baino. Zientzialari asko, baina, ez zeuden ados doktrina horrekin eta horietako zenbaitentzat lana eta statusa edo, larriagoa dena, bizitza galtzea [...]

