Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. “The Copper Basin 300” delakoa da horietako bat, eta berari buruz aritu ginen aurreko sarreran. Iditarod izenekoa da beste bat; lasterketa ezagunena da eta, seguraski, gogorrena ere. Parte hartzaileek 1.161 milia (1.868 km) egin behar dituzte Willow-tik (Anchorage-tik gertu) Nome-raino eta horretarako 9-15 egun behar dituzte. Hamasei txakurrek, -narratik [...]

