Atunen berogailua eta sare zoragarria

Etengabe igeri egiteko ahalmen handiena duten arrain teleosteoak, eskonbridoak dira. Beste zenbaiten artean, atunak eta berdelak dira talde horretako kideak. Iraupen laburreko ahalegin handiak egiteko ere gai dira, euren muskulatura zuri[1] indartsuari esker. Baina beste teleosteoekin erkatzen baditugu, oso ahaltsuak dira euren muskulu gorriak[2] ere. Muskulu gorriei esker egin dezakete igeri horren distantzia luzeetan zehar.

Eskonbridoen [...]