Ezaugarri interesgarri zenbait dituzte elefanteek. Lurraren gainean, lehorrean, bizi diren animalia handienak izateaz gain, edo handienak izateagatik, badituzte zenbait ezaugarri berezi. Belarrien tamainaz aritu ginen aurreko sarreran, belarriek gorputz tenperaturaren eraenketan betetzen duten zereginaz, hain zuzen ere. Oso desberdina da orain aztertuko duguna.
Elefanteek urpean ibiliz zeharka ditzakete ibaiak eta, horretarako, tronpa erabiltzen dute arnasa hartzeko [...]

