Elefanteen belarriak

Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputzaren tenperaturaren eraenketan. Bero asko dispatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa gorputzaren azaleraino, kasu honetan belarrietaraino.

Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak, elefante guztien belarriak ez baitira hain handiak. Loxodonta africana-k bai, oso handiak ditu [...]