Duela ia mende erdia, Duke (AEB) Unibertsitateko ikertzaile batek etxetxori batzuk eraman zituen 6.100 m-ko garaieran zegoen toki batera. Itsasoaren mailan dagoen oxigenoaren erdia baino gutxiago dago garaiera horretan. Jokaera normala erakutsi zuten txoriek; ez zirudien garaierak inolako eragin berezirik zuenik eurengan. Horrek esan nahi zuen beharrezkoa zuten oxigenoa lortzeko gai zirela txoriak, nahiz atmosferan [...]

