Intsektuen aurkako gerra garbia (II)

Aurreko ekarpenean ikusi dugun modura, intsektizida kimikoetatik at badira intsektuen aurka borrokatzeko bestelako aukerak, errazak ez diren arren eta, zenbaitetan, muga nabarmenak dituzten arren. Hormonen eta feromonen erabileran oinarrituko litzatekeena da, zalantzarik gabe, aukera horien arteko onena. Izan ere, ideala litzateke teorian, nahiz eta gero, praktikara eramaterakoan, zenbait arazo agertzen diren. Animaliek berez ekoizten dituzten [...]