Egurreko igelaren izoztu ondorengo berpizte harrigarria

Aurreko post batean izotzari aurre egiteko moldapenei buruz aritu ginen. Esan bezala, batez ere ornogabeetan beha daitezke kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie ornodunetan antzeko erantzun edo moldapenak agertzen dituzten animaliei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik, bere intereseko zelulak, organoak, ehunak [...]