Izozteari aurre egiten

Aspaldiko ekarpen baten, “Izotz aurkako naturalak” izenburukoan hain zuzen ere, azaldu genuen nola moldatzen diren zero azpitiko tenperaturak jasan behar dituzten zenbait animalia. Orduan aztertu genuen kontua izoztearen ekidintza izan zen, hau da, nola lortu izotzik ez eratzea animaliaren gorputzean, horixe baita animalien artean hedatuen dagoen jokaera mota. Erantzun mota honi, ingelesez “freeze avoidance” deritzo; [...]