Planeta berotzen ari dela diote. Gainera, gizakiaren jarduera bide da berotze horren eragile nagusia. Dirudienez, gizakiak sortu duen industriaren funtzionamendurako, berogailuetarako eta erabiltzen ditugun ibilgailuetarako beharrezkoa izan den erregai fosilen erabilera neurririk gabea izan da berotze horren erantzule nagusia. Erregai fosil horiek erretzean karbono dioxidoa eta beste zenbait gas askatzen dira [...]

