“Urpekarien oxigenoa” izenburuko sarreran azaldu genuen bezala, itsas ugaztunek badituzte urperatzea ahalbidetzen duten berezko oxigeno biltegiak. Itsas txakurrek, esaterako, 80 minututan zehar egon daitezke urperatuta arnas egitera irten beharrik gabe. Beste ugaztunek baino hemoglobina gehiago dute; beraz, odolaren hemoglobina da oxigenoaren biltegietako bat. Baina biltegi nagusia ez da hori, muskuluaren mioglobina [...]

