Izurdeen erdiloa

Izurdeek arreta mantentzeko gaitasuna dute denbora luzean zehar, gau eta egun. Horixe frogatu dute helburu horrekin egindako esperimentuek. Izan ere, bost egunetan zehar, etenik gabe, soinu eta argi seinaleei erantzuteko ahalmena ez dute galdu erabilitako izurdeek. Seguraski, denbora luzeagoetan ere manten dezakete arreta osoa, baina bost egunekoa izan zen esperimentuen iraupena.