Heterotermiaz

Animalia endotermoen beroa eurek sortzen dute duten metabolismo-jarduera garaiari esker; ektotermoei, berriz, kanpotik datorkie beroa. Homeotermoak, gehienetan, endotermoak dira eta alderantziz, poikilotermoak ektotermoak; baina salbuespenen bat edo beste badago. Gainera, ektotermia eta endotermiaren arteko muga ez da oso argia. Ikus ditzagun mugan dauden animalia zenbait.

Dermochelys coriacea bezalako [...]

Animalien pozoiekin jarraituz

Eboluzioan zehar hainbat animalia taldek mota desberdinetako estrategiak edo moduak garatu dituzte, bai elikagaiak izango dituztela bermatzeko zein euren etsaietatik babesteko. Estrategia horien artean daude animalien ekoizten dituzten toxinak. Pozoiak erabiltzen dituzten animaliak talde askotakoak dira: ekinodermoak, zelenteratuak, anelidoak, moluskuak, artropodoak, arrainak, narrastiak, anfibioak… eta horietako zenbaitek oso egitura eta mekanismo sofistikatuak erabiltzen dituzte pozoia [...]

Birikarik gabeko igela

 Titikaka Aintzirako igelaz idatzi genuen sarreran esan genuen Telmatobius culeus-ek ez duela egiazko birikarik eta arnasa larruazaletik hartzen duela, baina bada are bereziagoa den beste igel bat; Barbourula kalimantanensis du izen zientifikoa eta Borneoko buru lauko igela (Bornean flat-headed frog), izen arrunta. Barbourula-k ez du birikarik, ez [...]

Botox eta beste

Botox, toxina baten merkatu-izena da, botulismo-toxinarena hain justu. Aspalditik erabiltzen da botika gisa, gaixotasun muskular zenbait, – distonia fokalak, esaterako-, tratatzeko; hau da, muskulu bakar bat edo muskulu talde baten distoniari tratamendua emateko behar denean izaten da erabilia. Azken urteotan, baina, oso ezaguna bilakatu da kosmetikaren arloan. Izan ere, zimurrak kentzeko erabilia da oso; zimurrak, [...]

Arrabio pozoitsuak jan ditzakeen sugea

 Behin, edanda zegoen Estatu Batuetako Oregongo 29 urteko gazte batek, Tarycha granulosa arrabioaren ale bat irentsi zuen erronka baten erruz. Gaztearen bizitza salbatzeko egin ziren ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren eta egun berean joan zen bestaldera. Tarycha generoko arrabioen larruazala pozoitsua da oso, eta T. granulosa da genero horren kide ezagunenetakoa. Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeko [...]

Bare mamutxa

 

“Mail Online” egunkariak 2008ko uztailaren hamaikan eman zuen kontu honen berri. Honako hau izan zen berriaren titularra: “’Alien’ killer slug with razor-sharp teeth slithering round gardens in the UK” (Labanak bezain zorrotzak diren hortzak dituen bare hiltzaile atzerritarra irristatzen dabil Erresuma Batuko lorategietatik).
Bai, antza denez, 2006an aurkitu zuten lehenbiziko alea baina 2008ra arte ez dute [...]

Handi izatearen aldekoak (eta txiki izatearenak ere)

Oso erabilgarria da simaurra. Milaka animalia espezie bizi dira simaurretik. Onthofagus generoko espezieek, esaterako, simaurra jaten dute eta bi mila espezie baino gehiago ditu talde honek mundu osotik banatuta. Genero honetako espezieak dira kakalardo pilotagile izenez ezagunak diren intsektu asko; hala ere, izen bera hartzen dute beste generoetako zenbait espeziek ere. Ingelesez duen izena, dung [...]

Kakalardo bonba-jaurtitzailea

Carabidae familiakoak ditugu bere babes-kimikorako mekanismoa dela eta izen xelebre hau hartzen duten 500 intsektu espezietik gorako taldeko kideak. Zerbaitek, normalean apo, inurri edo armiarma edo antzeko harrapakariren batek, kaltetuko dituela antzematen dutenean, kakalardo hauek narritagarria den spray kimikoa jaurtitzen diote etsaiari. Babes modua bera deigarria bada ere, are harrigarriagoa da jaurtitzen duten substantziaren tenperatura [...]

Bizirik iraun urik edan gabe

Ipar amerikako hegomendebaldeko basamortuetan bizi diren kanguru arratoiak (Dypodomys generokoak) asteetan eta hilabeteetan egon daitezke urik edan gabe. Hori bai, hazi eta landare lehorrak jaten dituzte euren metabolismoa asetzeko beharrezkoa den energia lortzeko.
Kanguru arratoiak deritze euren aurreko hankak oso oso laburrak baitira, eta atzeko hanka bereziki luzeekin jauziak eginez mugitzen direlako, kanguruen antzera. Animalia txikiak [...]