Komodoko herensugearen ehizatzeko modua

Animalia mitikoa da Komodoko herensugea (Varanus komodoensis). Ez da egiazko herensuge bat, Varanidae familiako muskerra baita, dagoen muskerrik handiena. Hiru metroko luzera izan dezake eta 80 kiloko pisua (zenbait erreferentziaren arabera 140 k edukitzera hel daiteke). Indonesiako lau uhartetan bizi da: Komodo, Rinca, Gili Motang eta Flores (Flores-eko gizakiaren uharte bera) eta desagertzeko arriskupean omen [...]