|
|
Animalia mitikoa da Komodoko herensugea (Varanus komodoensis). Ez da egiazko herensuge bat, Varanidae familiako muskerra baita, dagoen muskerrik handiena. Hiru metroko luzera izan dezake eta 80 kiloko pisua (zenbait erreferentziaren arabera 140 k edukitzera hel daiteke). Indonesiako lau uhartetan bizi da: Komodo, Rinca, Gili Motang eta Flores (Flores-eko gizakiaren uharte bera) eta desagertzeko arriskupean omen [...]
Iragazle mikrofagoez aritu ginen aurreko sarrera batean baina mikrofagoak, -edo mikrofago hutsak-, ez diren animalia iragazleak ere badira; oso ezagunak gainera. Zenbait arrain elikatzen dira ura iragaziz. Horien artean daude marrazo erraldoia (Cetorhinus maximus) (13 m-ko luzera) eta marrazo balea (Rhincodon typus) (23 m-ko luzera), ozeanoetako arrainik handienak, hain zuzen ere. Uretan igeri egiten edo [...]
Hauek dira S. M. Coleridge poetak idatzitako ospe handiko “The Rime of the Ancient Mariner” poematik ateratako hitzak. Aspalditik dakite marinelek itsas ura edatea urik ez edatea baino kaltegarriagoa dela.
Zenbait animaliek badute itsas ura bezain gazia den likidoetatik ur purua ateratzeko modua. Hori soilik egin dezakete ur gaziak dituen gatzak kanporatzen irentsitakoa baino ur kantitate [...]
Ura iragaziz elikatzen dira animalia asko; urtarrak dira horietako gehienak. Ur bolumen handitan esekita dauden janari-partikulak harrapatzen dituzte ur hori iragaziz eta, hartu ondoren, ingeritzen dituzte. Ur masa naturaletan partikula asko daude esekita. Mikroskopikoak dira eta oso garaiak izan daitezke euren kontzentrazioak. Ur mililitroko ehun mila partikulatik gora egon daitezke uhertasun handiko uretan, eta mililitroko [...]
Elysia chlorotica itsas bare bat da, baina ez da bat ere arrunta. Eguzki instalazio bat izango balitz bezalakoa da edo, hobeto esan, landare baten antzera jokatzen du. Horixe da James Manhart (Texas A&M University) ikertzaileak uste duena, bederen.Landareek eguzki argia hartzen dute plastoei esker eta energia kimiko bihurtzen dute fotosintesiaren bitartez. Ezaguna denez, animaliek ezin [...]
Aurreko sarrera batean galdetu genuen ea izurdeek ura edaten duten ala ez eta bukaeran esan genuen gauzak ez zeudela oso argi. Itsas sugeek antzeko arazoari egin behar diote aurre, noski, euren barne medioa baino kontzentrazio osmotiko garaiagokoa baita itsasoko ura. Itsas sugeak deshidratatzeko arriskuan daude, egon ere, gorputzetik kanpora irteteko joera baitu urak.
Kobrak, manbak eta [...]
Aurreko sarrera batean arrain katadromo eta anadromoei buruz aritu ginen. Espezie anadromo batez, izokinaz, arituko gara oraingo honetan. Anadromoa izanik, harreman konplexua eta aldakorra du izokinak ingurumenaren kontzentrazio osmotikoarekin. Aurreko beste bi sarreretan azaldu ditugu ur gezetako arrainek (“Mira cómo beben…”) eta itsas arrainek (“Itsasoan urak handi…”) dituzten arazoak urarekin eta gatzekin. Izokinak arazo berberak [...]
Anfibioen larruazala iragazkorra da oso. Izan ere, iragazkortasun handi horri esker larruazalak garrantzi handia du anfibio askoren arnas elkartrukeetan. Baina, era berean, lehorrean ur asko galtzen dute azalean zehar, urarekiko iragazkorra baita larruazal hori. Azken batean, eta beste atal batean esan dugun bezala, orokorrak izaten dira iragazkortasunak; hau da, gasekiko iragazkorra den zerbait, urarekiko iragazkorra [...]
|
|