Gizakiaren elikapenaren paradoxa

Hazteko, hau da, tamainaz handitzeko eta ugaltze egiturak sortzeko, animaliek euren biomasa propio bihurtu behar dute jaten dutena. Tamalez, baina, jaten duten kopurutik zati txikia da euren biomasa gisa metatzen dutena. Hau da, ez dira oso eraginkorrak lan hori egiten. Gehienek, jaten dutenaren %20 baino ez dute bihurtzen biomasa. Gainontzeko %80 ez dute zurgatu ere [...]