Narrasti urpekariak

Uretako ugaztunez beste artikulu batean aritu ginen eta han azaldu genuen zeintzuk diren urpean egoteko animalia horiek erabiltzen dituzten mekanismoak. Airean egiten dute arnasa ugaztun horiek, eta odolean eta muskuluetako mioglobinan gordetzen dute oxigenoa urpean daudenean hortik ateratzeko. Horiexek dira erabiltzen dituzten oxigeno biltegiak, odol bolumen handia eta mioglobina kontzentrazio garaiak baitituzte.Ugaztunez gain, badira bizimodu [...]