Antartidako itsas izoztuetan bizi diren Channichthydae familiako arrainek, talde oso bitxia osatzen dute ornodunen artean, ez baitute ez hemoglobinarik euren odolean, ezta mioglobinarik ehunetan ere. Horrexegatik dira zurixkak eta ia gardenak. Hemoglobinak ematen dio kolore gorria odolari eta arrain hauek arnas-pigmentu hori ez dutenez, hortik datorkie odol zuriko arrainak delako izena. Benetan bitxia da talde [...]

