Karramarroak jaten dituen igela

Urlehortarrak gune berezian daude, uraren eta medio lehorraren arteko iragapen-aldean. Zenbait anfibio, urtarrak dira beren bizi ziklo osoan; beste zenbait, berriz, lehortar bilakatu dira, nahiz horietako gehienek urarekiko menpekotasun handia ez duten galdu; eta azkenik, gutxi batzuek lortu dute uretatik aldentzea eta urarekiko menpekotasun hori nonbait apaltzea. Bestalde, urtarrak diren neurrian ur geza da anfibio [...]