Aristoteles-ek, bere “Animaliei buruzko ikerketan”, honakoa dio arnasketari buruz: “Animalia lehortarren arteko batzuek, -gizakiak eta birikak dituzten gainontzeko lehorreko animalia guztiek-, airea hartu eta kanporatu egiten dute (arnasgora eta arnasbehera izeneko prozesuak); beste batzuek, berriz, ez dute airea hartzen, baina lehorrean bizi eta elikatzen dira, liztorra, erlea eta gainontzeko intsektuak bezala. Intsektuak deitzen ditut euren [...]

