Urea kaltegarria ote?

Aurreko ekarpenean azaldu denez, urea proteinen metabolismoaren azken produktua da ugaztunetan eta beste zenbait ornodunetan. Hondar nitrogenodun modura, animalia hauen giltzurrunean iraitzi egiten da eta gernuan zehar kanporatu, kontzentrazio garaitan eragin kaltegarriak baititu.
Marrazoen giltzurrunetan, ordea, birxurgatu egiten da urea; hau da, kanporatu beharrean odolerantz bideratzen da. Elasmobrankio itsastarren odoleko urearen kontzentrazioa, ugaztunek dutena baino 100-200 [...]