Amonio ioia (NH4+) da proteinen metabolismoaren azken hondarra. Animalia guztiek sortzen dute etengabe, eta oso molekula toxikoa denez, berehala iraitzi behar da; ezin dakioke utzi barne likidoetan pilatzen. Horretarako, baina, ur asko behar da, zeren iraitzi ahal izateko, ur bolumen handietan disolbatua egon behar baitu. Ur behar horiek nonbait apalagoak izan daitezen, amonioa bezain toxikoa [...]

