Urez beterik dago itsasoa, urez beterik eta gatzez beterik ere. Itsasoko ur litro batean 33 g gatz dago; sodio kloruroa da gehiena, hau da, etxean jakiei botatzen diegun gatz horren antzekoa dena. Bestalde, asko eta talde guztietakoak dira itsasoan bizi diren animaliak. Gehienen barne fluidoek, gainera, itsasoko uraren gatz-kontzentrazio berdina dute; orekan daude barne likidoak [...]

