Migratzaile aparta

Migrazio luzeak egiten dituen hegazti batez aritu ginen aurreko post batean, erreginatxo marradunaren digestio-sistemaz idatzi genuen artikuluan, hain zuzen ere. Bada, Dendroica striata migratzaile handia bada ere, are migratzaile handiagoa da ipar-txenada (Sterna paradisiaea).Hegazti zirkunpolarra da. Europa, Asia eta Iparamerikako eskualde artiko eta subartikoetan bizi da ugal sasoian, udan. Ugaltzeko, koloniak osatzen ditu, eta oso [...]

Izotz aurkako naturalak

Bilatuz gero, itsasoaren ia edozein tokitan aurki ditzakegu arrainak, bai eta ustez ezinezkoa litzatekeen uretan ere. Itsas teleosteoen barne likidoen gatzen kontzentrazioa itsasoko urarena baino hiru bider apalagoa da gutxi gora behera. Ezaguna denez, 0 ºC-tan izozten da ur destilatua, baina ur disoluzioen izozte-tenperatura 0 ºC azpitik dago. Izan ere, kontzentrazioaren menpekoa da disoluzioen izozte-tenperatura. [...]