Bizitzaren ertz beroak

Muturreko tenperaturak jasan ditzaketen forma edo egoera bereziak dituzte animalia zenbaitek. Baina egoera berezi horiek ez dira bateragarriak bizimodu arruntarekin. Izan ere, ingurune-tenperaturak mutur-muturrekoak badira ezin daiteke mantendu ohiko bizimodua, puntako tenperatura horiek hilkorrak gertatzen baitira. Zer da, baina, muturreko tenperaturatzat har daitekeena?Bada, desberdina da erantzuna uretako eta lehorreko animaliei dagokienez. Oro har, lehorreko ingurumenean [...]

Erreginatxo marradunaren digestio sistema

Jakinmin handia sortu dute, betitik, hegazti migratzaileek. Bizitzarako baldintzak oso gogorrak diren tokietan ugaltzen diren espezie asko latitude bigunagoetara migratzen dira negua pasatzera. Latitude garaietan janari ugari dago udan eta udaren inguruko hilabeteetan, eta gainera, egokia da ingurune-tenperatura. Negua eta neguaren inguruko hilabeteak, berriz, oso gogorrak dira. Janari gutxi dago, edo ezer ere ez, eta [...]